Usurbilen bildu dira hainbat herriko tabernatako ordezkariak. Atzo gertatutako benetan larria izan zela salatu dute. "Hainbat herriko armaz hartu zituzten. Guardia Zibilak eta Ertzaintzak, jendea mehatxatu zuten, herriak okupatu zituzten", adierazi dute.
Adierazi dute herriko tabernen aurkako erasoak "eraso orokor baten baitan" kokatuta daudela. "Herri honetan ideia politikoak dira erasotuak, adierazpen askatasuna da erasotua, herri eraikuntzan ari diren indarrak dira erasotuak. Euskal Herria da erasotua, eta Herrikoen aurkako erasoa hemen kokatzen dugu", zioen irakurri duten adierazpenak.
Egoera honen aurrean eta "herri mailako erasoa" izan dela iritzita "erantzunak eredherri mailakoa izan behar du" Usurbilen bildu diren herriko tabernetako ordezkarien ustez. "Herriz herri indarrak bildu eta gertatzen ari diren eraso guzti hauei, aurre egin behar diegu. Aski da!", gaineratu dute.
Ildo berean Euskal Herriko indar politiko eta eragile guztiei galdera zehatza luzatu diete: "Guztiok aipatzen dugun egoera berri honetan zer egiteko prest gaude halako erasoei erantzuteko eta etorkizunean eraso gehiago egon ez dadin?"
Bigarren mezu bat ere bidali dute, oraingoan "erasotzaileei zuzendua". Aurrea egingo dutela nabarmendu dute. "Birritan erasotzen ari dira Herrikoak, eta erasotzaileek jakin behar dute aurrera egingo dugula, ez dutela beren helburua lortuko".
Herrikoetako ordezkariek "erasotzat" jo dute atzo Gorenaren aginduz gertatutakoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu