Herritarren protestek hainbat kaleratze geldiarazi dituzte

2013ko otsailaren 13a
10:44
Entzun

Kaleratzeak geldiarazteko ahaleginetan kalera irten dira hainbatetan herritarrak, eta badira desjabetzeak saihestea lortu dituzten aldiak ere.

Iazko azaroan, esaterako, familia baten etxe kaleratzea atzeratzea lortu zuten Burlatan aldi baterako. Kaleratzea saihesteko asmoz, 200 pertsona inguru bildu ziren etxe aurrera.

Hilabete berean beste etxegabetze bat bertan behera geratu zen Basaurin, aurrenekoz epaileen protokoloa ezarrita.

Gasteizen hirurehun pertsona inguruk geldiarazi zuten 40 urteko emakumezko baten etxe kaleratzea, urtarrilaren 11n. Protesta egiten ari zirela Kutxabankek azken unean gelditu zuen prozesua. Egun berean Lekeition (Bizkaia) gertatu behar zen etxegabetze bat atzera bota zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.