Erreakzioak

"Herrizaingo saila barregarri geratu da, eta bere posizioa politikoa agerian", adierazi du Arnaldo Otegik

2003ko abuztuaren 9a
16:16
Entzun
Arnaldo Otegi SAko parlamentarioaren arabera, Herrizaingo saila "barregarri geratu" da EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak bihar Donostian egitekoa den manifestazioaren gainean zegoen debekua bertan behera gelditu delako.

Otegik Euskadi irratian egindako adierazpenetan esan duenez, argi geratu da zein den Herrizaingo sailaren posizio politikoa. "Balzaren sailak behin eta berriz debekatzen ditu horrelako ekimenak eta Garzon epailearen abangoardia da, haren legeak eta epaiak erabiltzen baititu ezker abertzaleari kontra egiteko", azpimarratu du.

Batasuneko bozeramaileak 2002ko irailaren 14anBilbon gertatu zena eta beste hainbat manifestaziotan gertatuakoa ekarri du gogora. "Halako erabaki judizial batek ongi azaltzen Barne sailak bultzada politikoen arabera jokatzen duela, eta bultzada horren helburua ezker abertzalearekin borrokan sartzea da, eta guk hori ez dugu ulertzen", esan du Otegik.

EAEko Auzitegi Nagusiak Gasteizko Gobernuari manifestazio eskubidea oinarrizko eskubide bat dela gogorarazteak "bakoitza bere lekuan jartzen du", Otegiren ustez. SAko parlamentarioaren azpimarratu duenez, Eusko Jaurlaritzari "ardurarekin jokatzeko" deia egin zion atzo, "euskal herritarrok kalean elkar joka ez aritzeko, Ibarretxe lehendakariak dioen bezala".

"Ertzaintza erabilia izaten ari da"

Otegiren esanetan, Eusko Jaurlaritzak Ertzaintza "erabiltzen du ezkertiar eta abertzale garenon aurka"."Egoitzak itxi dizkigute, manifestazioetan jo egin gaituzte, eta hori ez dator bat Ibarretxek esan duenarekin, euskaldunok ez baitugu elkar joka ibili behar", nabarmendu du.

"Elkar joka ibili nahi ez badugu, lehenik, elkar errespetatu behar dugu", adierazi du Otegik, eta "elkar errespetua izateko ezker abertzalea bakean utzi behar dute, eta ez gure kontra aritu".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.