Herrizaingo Sailak Jose Luis Campo preso ohirari Donostiako Egia auzoan egin behar dioten ongietorria debekatu du. Norbanako batek egin du deialdia datorren larunbaterako, Campori ongietorria egiteko elkarretaratzea deitu dute 13:00etatik 14:00etara Martin Santos plazan.
Herrizaingo Sailaren arabera "terrorismoa goratzeko ekimen bat" izan daiteke, Campo ETAko kide izateagatik egon baita preso.