Gara egunkarian bi artikulu idazteagatik ezarri zioten 12 urteko espetxe zigorraren kontra De Juanaren defentsak aurkeztu zuen helegitea hilaren 12an aztertuko du Espainiako Auzitegi Gorenak. Zehazki, Bigarren Salak aztertuko du helegitea, eta sala osatzen duten hamahiru epaileek parte hartuko dute deliberatzean.
Hain zuzen ere, hamahiru epaile horiek De Juanaren helegiteari lehentasuna ematea erabaki dute, presoa hiru hilabeteko gose greba dela medio osasun egoera larrian dagoela aintzat hartuta.
Arestian aipatu bezala, bi iritzi artikulurengatik 12 urte eta 7 hilabeteko espetxea ezarri zioten De Juanari, Espainiako Auzitegi Nazionalak artikulu horietan "mehatxu" egiten zela eta "ETAren jomugak" finkatzen zirela iritzi baitzion.
Hilaren 12an aztertuko du Gorenak De Juanaren helegitea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu