Hildako bat eta 100 zauritutik gora Jordanian; protesta jendetsuak Yemenen

2011ko martxoaren 25a
18:34
Entzun

Herrialde arabiarretako protestesk ez dute etenik, eta herrialde desberdinetan buruzagiek oposzioaren aurka egin dute. Hala, Jordanian, gutxienez pertsona bat zendu da, eta ehun lagun baino gehiago daude zauriturik, polizia manifestariei oldartu ondoren. Amman hiriko erdigunean izan da erasoa. Bertan, kanpadendetan daude manifestariak. Abdala erregearen gobernuaren aldekoek harrika eraso diete manifestariei, eta poliziak ur kanoikadez banatu ditu bi alderdiak. 

Sanan, Yemengo hiriburuan, protesta jendetsuak egon dira Ali Abdala Sale presidentearen gobernuaren kontra. Milaka pertsona elkartu dira manifestazioetan, baina, gobernuaren aldeko elkartaratzetan ere jende andana elkartu da. Horrek tentsio egoera piztu du, baina berri agentziek ez dute inongo istiluren berri eman gaurkoan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.