Hilketa matxista gaitzetsi du EH Bilduk

2016ko otsailaren 21a
12:46
Entzun

Bastidan (Nafarroa Beherea) izandako hilketa matxista gaitzetsi du EH Bilduk: "Euskal Herrian, biolentzia matxistak behera egin beharrean, gora egin du. 2016. urtea hasi baino ez da egin, eta azken egunetan izaten ari diren erasoen larritasunek argi gorri guztiak piztu dituzte".

Koalizio subiranistak nabarmendu du "herritarren bizitza kolektiboa kudeatzeko ardura duen orok" lehentasunezkotzat jo behar duela "biolentzia matxistarik gabeko herri eta lurralde libreak eraikitzea, eta jendarte parekidea babestea". Ildo horretan, indarkeria matxistari aurre egiteko baliabide tekniko eta ekonomikoak handitu behar direla uste du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.