Bart gauean Ertzaintzak 15 eta 17 urte arteko hiru gazte atxilotu ditu Bilbon, ustez tren geltoki bateko komunetan "ETAren aldeko" mezuak idazten ari zirelako. 2:30ak inguruan izan ziren atxiloketak. Ertzaintzak ez du zehaztu zein mezu idazteagatik atxilotu dituzten gazteak.
Hiru adintxikikoei "terrorismoari goratzarre" egitea leporatu diete. Horietako bati gainera "armak legez kanpo edukitzea" egotzi diote, Herrizaingo sailaren arabera, "hemezortzi altzairuzko bola eta horiek jaurtitzeko tiragoma" zuelako.
Atxilotuak aske utzi dituzte, epailearen deiaren zain.
Kutxazain automatikoak erre dituzte, Bilbon
Atzo gauean ezezagunek molotov koktel-ak jaurti zituzten Bilboko Alde Zaharreko bi kutxazain automatikoen aurka, Ertzaintzak jakinarazi duenez. Oraingoz, ez dituzte erasoen egileak atxilotu.
Hiru adintxikiko atxilotu dituzte Bilbon "ETAren aldeko" mezuak idaztea egotzita
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu