Hiru bonba-auto leherrarazi eta gutxienez 25 lagun hil dituzte Bagdaden

2006ko abenduaren 26a
17:03
Entzun
Aldi berean lehertu dira hiru bonba-autoak Bagdad mendebaldean, eta gutxienez 25 lagun hil eta 55 zauritu dituzte. Sunitak eta txitak bizi diren auzo bateko merkatal gunean eta autobus estazio inguruan izan dira atentatuak.

Horretaz gain, beste lau lagun hil eta 15 zauritu dituzte Bagdad erdialdeko azoka batean egindako atentatuan. Poliziak azaldu duenez, bonba bat leherrarazi dute. Gizon batek CD kaxa bat utzi du denda batean, eta barnean zegoen lehergailua lehertu da.

Hiriaren ekialdean, berriz, bi bonba leherrarazi dituzte polizia pasatzen ari zenean, eta gutxienez lau polizia hil eta 12 lagun zauritu dituzte.

Kirkuken ere lehertu dute bonba bat. Errepidean lehertu da, eta hiru lagun hil eta sei zauritu dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.