Nafarroako foruzainek lehengo astean hiru gizonezko atxilotu zituzten, genero indarkeria egotzita: Iruñean bi eta Berriozarren bat.
Ama hainbat aldiz jo duelakoan 29 urteko gizon bat atzeman zuten ostiralean Iruñean. Larunbatean 20 urteko mutil bat atxilotu zuten hiriburuan, bikotekidea jotzea leporatuta.
Hilaren 19an 43 urteko gizon bat atxilotu zuten Berriozarren, bikotekide ohiari eraso egin ziolakoan.