Bagdad iparraldean izan diren bi enfrendamendutan gutxienez hiru lagun hil dira. Horietako bat polizia eta miliziano xiita bestea. Irakeko segurtasun iturrien arabera, atxilotuak zeramatzan konboi baten kontra egindako erasoan hil da agentea.
Antza denez, atentatua 10:30ean (08:30ak Euskal Herrian) gertatu da Al Uruba auzoan eta bi polizia eta bost atxilotu zauritu dira. Kirkukeko segurtasun indarrei erasotzea egotzita, atxilotuekin Kirkukeko auzitegi batera joatekoa zen konboia.
Beste bi lagun hil eta bost zauritu dira Mahdi Armadako egoitza baten kontra egindako erasoetan. Antza denez, erasotzaileek etxean egindako bonba batzuk jaurti dituzte bulegoen kontra eta gero armekin eraso diete bertako zaintzaileei. Enfrendamenduetan miliziano xiita bat eta erasotzaile bat hil dira.
Hiru lagun hil dira Bagdaden izandako bi erasotan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu