Hiru liburu plazaratu ditu Iñaki de Juana presoak, eta horiengatik egile eskubide gisa jasotzen duen dirua bahitzea erabaki du Espainiako Auzitegi Nazionalak, "biktimei kalteordaina ordaintzeko". Hain zuzen ere, AVT biktimen elkarteak egin du bahimendu eskaera.
De Juanak Txalapartarekin plazaratu zituen Los dias, La senda del abismo, eta Raices del roble liburuak, eta, hainjustu, argitaletxeari jakinarazio dio epaimahaiak De Juanak egun zein etorkizunean liburu horien egile eskubideengatik jaso beharrekoa bahituta geratzen dela.
1985ean Madrilgo Argentinako Errepublikaren plazan egindako atentatuagatik milioi askotako kalteordaina ezarri zioten De Juanari, eta hori ordaintzera bideratuko dira egile eskubideak.
Hiru libururen egile eskubideak kendu dizkio Auzitegi Nazionalak, "biktimei kalteordaina ordaintzeko"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu