Katalunia

Hirukoaren etorkizuna erabakita, arratsaldean batzartuko da Maragall Masekin

2006ko maiatzaren 11
12:59
Entzun
Pasqual Maragall Kataluniako Generalitateko presidenteak gaur arratsaldean hartuko du Artus Mas CiUko buruzagia, eta ordurako hiruko gobernuaren etorkizunaren inguruko erabakia hartua izango du. Funtsean, gaur argituko da ERCk Estatutu proiektuaren aurka bozkatzeko erabakiak eragin duen krisiari zein irtenbide emango dion Maragallek.

CiUko iturriek jakinarazi dute gaur arratsaldean jarri diola hitzordua Maragallek Masi, eta ordurako hiruko gobernuaren etorkizuna erabakita izango duela agindu diola. Nolanahi ere, bileraren ordu zehatzaren berri ez du eman CiUk.

Oinarrizko militanteek bultzatuta, Estatutuaren inguruko erreferendumean ezezko botoa eskatzeko erabakia hartu du ERCko zuzendaritzak, eta horrek krisia piztu du Kataluniako hiruko gobernuan (PSC, ERC eta ICV). Azken batean, ERC gobernutik kanpo uzten duen erabaki behar du Maragallek, edo, osterantzean, epe zabalago batean gobernua desegin eta hauteskundeak deituko dituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.