Hizkuntza gutxituetako egunkariak eta euren sare-lana Europanhitzaldia eman du Bojan Brezigar, Primorski Dnevnik-en zuzendariak, eta hizkuntza bat zabaltzeko egunkariak oso garrantzitsuak direla azpimarratu nahi izan du. Hori lan zaila da, ordea, hizkuntza gutxituentzat, irakurle gutxi dituztelako, eta besteak beste, laguntza ekonomikoa beharrezkoa dela esan du
Komunikabide moeta bakoitzak dituen onurak azaldu ditu Brezigarrek, eta hizkuntza jendearengana iristeko komunikabide errazena irratia dela esan du, eta ez dela zaila irrati bat martxan jartzea.
Dudarik gabe, hoberena telebista dela esan du, hitzari irudia gehitzen zaionez. Baina, telebista bat sortzea oso oso zaila dela esan du. Telebistak baliabide tekniko asko behar dituela esan du, eta hizkuntz gutxituentzat ia ezinezkoa dela hori guztia lortzea.
Hori esanda, egunkariek duten garrantzia azpimarratu du. Bi hiztun moeta daudela esan du, hizkuntza ondo menperatzen dutena, eta uletu arren idazteko eta irakurtzeko gai ozta-ozta direnak. Bigarren hiztun moeta horrentzat oso garrantzizkoak direla esan du egunkariak, izan ere, hura irakutzeak hizkuntza idazten eta irakurtzen erakusten du.
Hizkuntza gutxietako egunkariek gai desberdinez egunero idazten dutenez, hizkuntza bera lantzen eta garatzen ere laguntzen dutela azaldu du.
Gainera, ikasliburu bat irakurtzean ez bezala, munduan gertatzen denaren berri izan dezake egunkari bat irakurtzen duenak.
Lan zaila
Egunkari bat egitea lan zaila dela esan du, ordea, izan ere baliabide tekniko ugari behar dira. Erredakzio bat, informazio agentziak, teknologiak...
Gainera, egunkari bat egunero egin behar dela, eta ezin dela atzeratu azpimarratu du. Aldizkari bat, adibidez, egun bat edo bi atzeratuz gero ez dela “ezer” gertatzen esan du, baina, egunkari batek egina egon behar duela, egunero, ordu jakin baterako, eta atzeratuz gero ez dela ateratzen. Gero, gainera, banatu egin behar dela, eta horrek ere beste baliabide batzuk eskatzen dituela gogorarazi du.
Guzti horretarako diru asko behar dela esan du. Publizitate esa salmenta dira egunkari baten lehen diru iturriak, baina, hizkuntz gutxietuetan egindako egunkariek bi iturri horiekin ez dutela nahikoa azpimarratu du. Izan ere, hiztun gutxi dagoenez, ezin da asko saldu, eta publizitatea ere, iragarleek askotan nahiago izaten dute egunkari handietan jarri.
Beraz, laguntzak behar dituztela azpimarratu du. MIDASeko egunkariek laguntza horiek badituztela esan du, batzuek diru iturri publikoetatik lortzen dituztela, eta besteek beste leku batzuetatik, baina laguntza denek jasotzen dutela. “Horiei esker bizi gara”.
Zer da MIDAS?
1998an hizkuntza gutxituetan egunkariak egiten zituztenek elkarte bat sortzea erabaki zutela azaldu du, egunkari bat sortzerako mometuan arazo asko zituztela ikusita. Elkartea 2001ean sortu zen, beraz.
Atzo arte 25 kide zirela, eta orain 29 direla azaldu du, eta gainera, kide gehiago lortzea ere espero dutela azpimarratu du, gero. Hain zuzen ere 35-40 izatea espero dutela esan du. Orain elkartean dauden kide guztien artean 800 mila ale saltzen dituztela, eta hori Europan badela zerbait azpimarratu du.
MIDASen politika nagusienak hauek direla esan du: egunkari berriei bultzada ematea, ahulagoen laguntza ematea, teknologia berrietan aurrera egitea, hizkuntza gutxituen egunkariei laguntzea, hizkuntz iniziatibak abian jartzea... hitz batean esateko, elkar hartuta aurrera egitea.
Hizkuntza gutxituetan egindako egunkariek hizkuntzei garatzen laguntzen dietela uste du Brezigarrek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu