Hizkuntzaren osasuna

2010eko abenduaren 22a
00:00
Entzun
FAKTOREAK

Unescoren arabera, bederatzi faktore hartu behar dira kontuan hizkuntza baten osasuna erabakitzerako orduan. Bederatzi faktore horiek erkatuz, hizkuntza baten egoera ona edo txarra den erabaki daitekeela uste dute hizkuntzalariek. Hauek dira:

Transmisioa. Hizkuntzaren transmisioa belaunaldi batetik bestera.

Hiztun kopurua. Zenbat hiztun dituen hizkuntza batek.

Portzentajea. Komunitate baten populazio osoan hizkuntza batean mintzo direnek osatzen duten batez besteko pertsonen kopurua.

Ikasmaterialak. Hizkuntza bat ikasteko eta irakasteko dauden materialak eta herritarrek haiek eskuratzeko duten erraztasuna.

Teknologia berriak. Teknologia berrietan eta hedabideetan hizkuntzak duen presentzia.

Hizkuntz politika. Hizkuntz politiken nolakotasuna; gobernuek eta administrazioek hizkuntzarekiko duten jarrera eta erabilera. Ofizialtasuna.

Erabilera. Hizkuntzaren erabilera eremu publiko eta pribatu ezberdinetan.

Hiztunen jarrera. Hiztunek hizkuntzarekiko duten jarrera.

Dokumentazioa. Hizkuntza batean dagoen agiri kopurua eta haien kalitatea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.