Pedro Azpiazu Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia sailburuaren ustez "larria da" Alderdi Popularrak Espainiako Senatuan emendakin bidez bertan behera utzi izana bi gobernuk adostutako neurri bat. Izan ere, etengabeko prestakuntzarengatik Lanbide zerbitzuarentzako aurreikusitako diruen partida Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak adostu zutela gogoratu du Azpiazuk, Hobetuzen finantzaketari buruzko garai bateko auzia ixteko. Hots, diru partida hori ez dela alderdien arteko akordio soil bat. Azpiazuk auzia atzera bideratzea espero du, PSOErekin.
Bai ogasun sailburuak bai Jaurlaritzako bozeramaileak gaitzetsi egin dute PPk senatuan Lanbiderentzako 29 miloi euro eta energiaren alorrerako inbertsioen kontra egin izana. "Euskadiko PPk euskal gizarteari azaldu beharko dio hori aurrekontuak hobetzea den", esan du Erkorekak.