Hondakin organikoak eta errefusa atez ate jasoko dituzte Beran

2012ko urriaren 10a
13:00
Entzun

Hondakinak atez ate biltzea erabaki du Berako Udalak. Atzo iluntzean egin zuen udalak osoko bilkura, eta hondakinen bi frakzio atez ate biltzea adostu zuen.

Hondakin organikoak eta errefusa —birziklatu ezin dena— jasoko dituzte atez ate. Gainerako frakzioak —plastikoa, papera, beira...— edukiontzietan biltzen jarraituko dute.

Bilduk eta Aralarrek bat egin zuten, atez ateko bilketaren alde erabakitzeko. EAJk eta UPNk aurkako botoa eman zuten.

Nafarroan, Sakanako eskualdea izango da hondakinen atez ateko bilketa jarriko duen lehena. Martxoan hasiko dute bilketa sistema berria.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.