Hutsik zegoen eraikin bateko pisu batzuek su hartu dute bart Gasteizen, Manuel Iradier kalean, 62. zenbakian. Suhiltzaileek 3:49an jaso dute suaren abisua eta goizeko bederatzietan lanean ziharduten. Ez da kalte pertsonalik gertatu.
Eraikina egurrezkoa da eta egitura osoari eragin dio suteak -lau solairu ditu-. Azkeneko pisuan sabaia behera etorri da. Atarian ere sortu da arazorik; hain zuzen, Odile dantzalekua zegoen han garai batean.
Hutsik zegoen eraikin bat erre da Gasteizen bart
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu