Elkarri gizarte mugimenduak elkarretaratzea egin du Donostian HZren baliogabetzea salatzeko. Arratsaldeko 19:00etan 50 bat lagun batu dira Donostiako Bulebarrean, Berdintasuna aukera politiko guztientzat jartzen zuen pankartaren atzean.
Gorka Espiau Elkarri-ko buruak adierazi du HZren baliogabetzea euskal gizartearen nahiaren kontrakoa dela; hain zuzen ere, gizarteak elkarrizketa eta konponbidea eskatzen dituela nabarmendu du Espiauk, eta HZri hauteskundeetan parte hartzea eragozteak elkarrizketa zein konponbidea zaildu egiten dituela.
HZren baliogabetzearen aurka elkarretaratzea egin du Elkarri-k
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu