Ia hamar urte dira torturengatik azken zigorra jarri zutenetik

2010eko abenduaren 30a
16:56
Entzun
Azkenengo aldiz guardia zibil batzuk tortura kasuengatik epaitu zituztela ia hamar urte pasa dira. Azkenak 2001eko uztailean kondenatu zituzten: Bizkaiko Auzitegiak zazpi zigortu zituen, 1980an Zornotzan (Bizkaia) egindako atxiloketa batzuetan torturak egin zituztelako.

Lau hilabete eta urte eta erdi bitarteko kartzela zigorrak eta lau eta hogei urte bitarteko inhabilitazioak ezarri zizkieten. Hiru urte geroago, ordea, horietako lau absolbitu egin zituzten, eta beste hiruri jaitsi egin zioten kondenak. Bati hiru hilabeteko atxiloaldia ezarri zioten, eta beste biei hilabetekoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.