Irak

Iad Alaui: "Irakeko terrorismoak zibilizazio guztia mehatxatzen du"

2004ko irailaren 13a
11:21
Entzun
Irakeko lehen ministro Iad Alauik dei zehatza egin die munduko herrialde guztiei: lagun diezaietela "Irakeko terrorismoari" aurre egiten. Izan ere, "terrorismo" horrek "zibilizazio guztia" mehatxatzen duela uste du. "Bat egin eta mundu zibilizazioaren eta terroristen arteko borroka globalean aliatzeko unea iritsi da", adierazi du.

Ildo horretatik, Espainiak Iraketik tropak atera izana deitoratu du Irakeko lehen ministroak, eta Frantziari, berriz, gatazka horretan inplikatzeko deia egin dio.

Frantziako Le Figaro egunkariari egin dizkio adierazpen horiek Alauik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.