Iñaki Azkuna: "Galdeketak ez du aurrera egingo"

2007ko urriaren 1a
12:12
Entzun
Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzaren lehendakariak ostiralean Eusko Legebiltzarrean aurkeztutako "ibilbide orriarekin" kritiko eta ezkor agertu da Iñaki Azkuna Bilboko alkatea (EAJ). Ibarretxeren hitzaldiko zenbait gauza ez dituela gustuko onartu du Azkunak, eta horietako bat, herri galdeketa egiteko erabakia dela agertu du zeharka.

Izan ere, Azkunak ez dio etorkizunik ikusten galdeketari: "Ez du aurrera egingo", ziurtatu du Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan. Datorren ekainean EHAKren botoen bidez Eusko Legebiltzarraren onespenea jaso arren, Espainiako instutuzioek eta Euskal Herriko zenbaitek -udal batzuek, kasu- eragotziko dutela argi du. Ildo horretatik, galdeketakirtenbideak baino "arazoak" ekarriko dituela uste du.

Azkunak esan du Ibarretxek berari eta beste zenbait agintariri galdeketa "indarkeriarik gabeko eszenatokian eta akordio zabal batean oinarrituta" egingo ziela agindu ziela, eta, egun, baldintza horiek ez direla betetzen nabarmendu du.

Berak ez ezik, EAJko sektore zabalago batek Ibarretxeren ekimena ez duela gustuko iradoki du, baina, hala ere, alderdi diziplinatua dela eurena nabarmendu du, eta, ondorioz, ez dela liskar handirik plazaratuko.

Hain jutu, Alderdi Eguna ospatu zuen atzo EAJk Forondan. Elkartasun irudia eman nahi izan zuten bi sektoreetako buruzagiek, baina argigarria izan zen Josu Jon Imaz EBBko presidenteak Ibarretxeren proposamenari buruz hitz bakar bat ere ez esatea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.