Iñaki Etxeberria (Getxo, Bizkaia) euskal presoa pasa den apirilean atxilotu zuten Tinaquillosen (Venezuela) eta ordutik Caracasko espetxe batean zegoen. Espainiako Gobernuak Etxeberria estraditatzeko eskaera egin zuen, baina Venezuelak ukatu egin du hori "bidegabea" dela argudiatuta. Beraz, eta euskal presoa "berehala aske uzteko" agindua eman zuen astearte gauean. Venezuelako Auzitegi Gorenak eta Etxeberriari egozten zizkioten delituak baliogabetu egin ditu.
Espainiako Justiziak Etxeberriaren aurka egindako azken eginbidetik hamabost urte igaro dira, eta beraz, Venezuelako legeen arabera, leporatzen zaiona preskribatuta geratzen da.
Izan ere, Venezuelako legeen arabera, Etxebarriari leporatzen zioten ekintza preskribatuta dago, 15 urte baino gehiago igaro baitira Estatu espainolean bere aurkako diligentziak abiatu zirenetik.
Iñaki Etxeberria euskal presoa aske utzi dute, Venezuelak estraditazio eskaera ukatu ondoren
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu