Iñaki Gracia presoa libre gelditu da

2010eko apirilaren 29a
18:54
Entzun
Iñaki Gracia Arregi presoa (Errenteria) aske geratu da, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez. Espainiako Auzitegi Nazionalaren arabera, ETAko kide izateagatik bete beharreko zigorra aurrez betea zuen Frantziako Estatuan -zortzi urte egin zituen preso-, eta horregatik utzi du libre.

2000ko irailaren 15ean atxilotu zuen Gracia Frantziako Poliziak, Bidarten. ETAko buruzagietako gisa jo zuten orduan. Justiziak hamar urteko espetxe zigorra eta Frantzian bizitzeko debekua ezarri zion.

Urte hauetan, besteak beste, Fresnes, Boys d Arcy, Fleury, La Sante, Lannemezan, Soto del Real eta Puerto I espetxeetan eduki dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.