Paueko Apelazio Auzitegiak Iñaki Imaz donostiarra Espainiaratzeko agindua onartu izana salatu du ezker abertzaleak, eta Imaz "berehala" askatzeko eskatu du. "Euskal Herriko eragile anitzek bakearen bidean urrats historikoak egin ditugun bitartean, Estatu Espainiarra eta Estatu Frantziarrak haien errepresio estrategiari eutsi nahi diote. Euskal jendartearen bake nahiari, gerra eskemak aplikatuz erantzuten diote euskal militanteak atxilotzean", adierazi du. "Arduraz" jokatzea galdegin die ezker abertzaleak alderdi politikoei, eta babesa adierazi die Imazen senide eta lagunei.
Abuztuaren 6an atxilotu zuten Imaz, Hendaian (Lapurdi).