Iñaki Rike iheslariaren omenezko ekitaldi bat debekatu dute Lezaman

2011ko uztailaren 23a
12:46
Entzun

Herrizaingo Sailak Iñaki Rike 2006an hildako iheslari politikoaren omenezko ekitaldi bat debekatu du Lezaman (Bizkaia).

Azaldu duenez, emakume batek bere izenean kontzentrazio bat deitu du datorren asteazkenerako, Iñaki Rikeren heriotza gogoratzea, Dana emon bihar yako matteran askatasunari. Iñaki agur eta ohore lemapean.

Herrizaingo Sailak esan du, ekitaldia ospatzekotan, "terrorismo-ekintzetan parte hartu duten pertsonen goratzea" izan litekeela, "omendua ETAko kide izan baitzen" gehitu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.