Iazko maiatzeko hauteskunde kanpainan ETAk, Espainako Gobernuak, Batasunak eta PSOEk bost egun batzartuta egin zituztela ziurtatu du Egibarrek

2008ko otsailaren 8a
17:59
Entzun
Joseba Egibar EAJren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak ziurtatu duenez, iazko maiatzean, udal eta foru hauteskundeetako kanpaina abian zela, bost egunez etxe berean batzartuta egon ziren ETAko, Espainiako Gobernuko, Batasuneko eta PSOEko ordezkariak. Loiolako mahaiak porrot egin eta ETAk Barajasko atentatua egin ondoren izan ziren bilera horiek, Egibarrek nabarmendu duenez.

EHAK-k ilegalizazioaren kontra aurkeztutako proposamenaren eztabaidan egin du adierazpen hori Egibarrek Eusko Legebiltzarrean, hain justu, Espainiako Gobernuaren eta PSOEren jarrera kritikatzeko. Joan den maiatzean bilera horiek egin eta orain ilegalizazioak bultzatzea ez dela bateragarria esan die buruzagi jeltzaleak Zapateroren Gobernuari eta PSOEri.

Esan bezala, EHAK-k legez kanporatzearen kontrako ekimena aurkeztu du, baina Legebiltzarreko saioan zirela Garzonek jardueren etetea agindu duela jakitean, atzera bota dute. "Madrilek jada hartu du erabakia", agertu du Nekane Erauskin legebiltzarkideak proposamena bertan behera zergatik uzten azaltzeko. Alderdien Legearen kontra daudela dioten alderdiei legez kanporatzearen kontra agertu eta gero ez ezer egiteko aukerarik ez dietela eman nahi erantsi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.