2009an, hirugarren hilabetez jarraian, behera egin du Pasaiako Portuko (Gipuzkoa) hileroko trafikoak. Hala, aurtengo martxoan, iazkoarekin alderatuz, %39,7 jaitsi da Portuko zamen trafikoa. Urteko lehen hiru hilabeteen artetik jaitsiera handiena izan da. Hala, aurtengo martxoan, 247.080 tona zama ontziratu edo lehorreratu dituzte; iazko epe berean zamen mugimendua 409.622 tonakoa izan zen.
Aurtengo lehen hiru hilabeteetan Portuko trafiko osoa 713.315 tonakoa izan da. 2008an, garai berean, 1.127.552koa.
Gehien jaitsi dena txatarra da. Iazko lehen hiru hilabeteetan 328.714 tona txatarra mugitu zituzten Portuan; aurten, urtarrilean, otsailean eta martxoan 147.905 tona txatarrako joan-etorria izan da: ia %55 jaitsi da zama mota horren trafikoa. Siderurgia gaien trafikoa, 2008arekin alderatuz, %23 jaitsi da. Portuko trafikoaren gehiengoa -%60-, txatarrak eta siderurgia gaiek osatzen dute.
Beherakada izan duen beste alorretakoa autoena izan da. Aurtengo lehen hiru hilabeteetan 77.703 auto etorri edo joan dira Pasaiatik; iaz, 120.663.
Iaztik ia %40 egin du behera Pasaiako Portuko trafikoak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu