Batasuneko buruzagiekin bilerak egiten zituelako Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakariaren kontra abiatutako auziaren helburua erabakitzeko eskubidearen aldeko ekimena indargabetzea dela uste du Joseba Egibar GBBko presidenteak. Radio Euskadin esan duenez, Ibarretxe "zirkulaziotik kanpo" utzi nahi dute, eta Estatuak bideratutako estrategia dela iradoki du.
"Inhabilitazioak esan nahi du (Ibarretxe) zirkulaziotik kanpo uztea. Estatu ikuspegi batetik, eta uste dut erakunderen batzuetan halako egoeraren bat egin dutela, lehendakaria zirkulaziotik kanpo uzteko zein modu errazagorik 'trafiko isuna' jartzea baino. 'Trafiko isuna jarriko dizugu eta jada ez zara herri honentzako arazo politikoa izango. Horretan ari da Justizia", salatu du.
'Ibarretxe auziaren' helburua erabakitzeko eskubidearen aldeko ekimena indargabetzea dela uste du Egibarrek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu