Ibarretxe: "Azken batean, autogobernua utzi dute bertan behera"

2008ko uztailaren 15a
13:47
Entzun
Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Espainiako Gobernuaren helegitea salatu du, "azken batean, autogobernua bertan behera uztea esan nahi duelako horrek". Galdeketaren legearen kontrako helegitearen berri jakin ondoren egin ditu adierazpenok Ibarretxek, kontseilariez inguratuta; Jaurlaritzak Gasteizen bilera egin du. "Gure autonomiaren aurkako zuzeneko erasoa da eta euskal erakundeak defentsarik gabe utzi ditu".

Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburuak "mehatxua bete" egin duela iritzio dio Jaurlaritzako lehendakariak, eta helegitea sartzea "euskal eta espainiar demokraziaren aurkakoa" dela.

Hala ere, ez du esan zer erantzun emango duten. "Egokia, lasaia eta irmoa izango da erantzuna".

Jaurlaritzak irailaren 15ean deitu nahi zuen ofizialki Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako galdeketa, eta lehendakariak Espainiako Auzitegi Konstituzionalari erabakia ordurako hartzeko eskatu dio. Konstituzionalak bost hilabeteko epea izango du, ordea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.