Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakariak gaurko atentatua salatu du, eta Isaias Carrascoren "alargun eta seme alabei eta familia sozialistari" elkartasuna adierazi die.
Eusko Jaurlaritzako kontseilu politikoa elkartu da atentatuaren osteko balorazioa egiteko, baina "irakurketa politikorik" egingo ez dutela erabaki dute, Ibarretxeren arabera, "basakeria besterik ez delako izan".
"Aski da!" esan dio Jaurlaritzako lehendakariak ETAri, eta "ez dezala ekintza kriminal horiek justifikatzeko Euskal Herriaren izena gehiago erabili".
Ibarretxe: "Basakeria besterik ez da"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu