Ibarretxe: "Indarkerira itzuli nahi duenak aurrean izango gaitu"

2007ko apirilaren 21a
17:25
Entzun
Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzaren lehendakariak indarkeriaren kontrako mezua zabaldu du gaur Gasteizen, Arabako EAJren hautes ekitaldi batean: "Indarkerira eta iragan txikitzailera itzuli nahi duenak, aurrean izango gaitu, alderdia [EAJ] eta ni neu lehendakari bezala". Josu Jon Imaz EAJren EBBren presidenteak ere hartu du parte ekitaldian, baita Xabier Agirre Arabako ahaldun nagusigaiak eta Mikel Martinez Gasteizko alkategaiak ere.

Ibarretxek erabaki eskubidearen alde egin du, eta "hemen bizi eta lan egiten" duten denei dei egin die horren alde ahaleginak egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.