Ibarretxek berdintasunaren alorrean "Euskadi eredu izatea" nahi du

2009ko otsailaren 13a
18:56
Entzun
Juan Jose Ibarretxe egungo lehendakaria eta martxoak 1eko hauteskundeetarako EAJko lehendakaritzarako hautagaia gaur Sestaon (Bizkaia) izan da, hauteskunde kanpainaren barne mitin politiko bat ematen. Bertan esan du "Euskadi gizon eta emakumeen berdintasunaren politiken aldeko konpromisoari dagokionez mundu mailan eredu izatea" nahi duela.

Ekitaldi politikoan Ibarretxe lehendakariarekin batera izan dira, besteak beste, Jose Luis Bilbao -Bizkaiko ahaldun nagusia-, Ana Madariaga -Batzar Orokorretako lehendakaria-, Izaskun Moyua -Emakundeko lehendakaria- eta Izaskun Bilbao -Eusko Legebiltzarreko lehendakaria-.

Emakume eta gizonen arteko borroka gidatzeko konpromisoa hartu du egungo lehendakariak, eta gizonezkoei "beldurrik ez izateko" eta, era berean, "borrokan parte-hartzeko" gonbita luzatu die, "ez baitute ezer galtzeko eta asko dute irabazteko". Bere iritziz, "herritarren arazoak ezagutzeko eta horiei irtenbidea emateko" ahalegina egiten duten politikoengan fidatzen dira herritarrak. Ondorioz, EAJk bere egitarauan "familiaren aldeko hainbat neurri" txertatu ditu, familia bizitza eta lana uztartu ahal izateko.

Bestalde, bere alderdiak "emakumeen indarkeriaren aurkako akordio insituzional bat erdiesteko" asmoa ere baduela azpimarratu du Ibarretxek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.