Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakariak gaur Herri Irratian esan duenez, "hasieratik seguru" egon da lege proposamenak aurrera irtengo duela. "Egiaztatu egin beharko den arren, badirudi ezker abertzaleak bere ibilbidea egin duela".
PSE-EEri zuzendu zaio ondoren Ibarretxe, "ibilbide bera" egin dezala eskatuz eta bihar alde bozka dezala. "Orain dela bi urte prest zegoen bide hori egiteko, eta ezin dut ulertu zergatik ez dagoen orain prest. Gaurtik biharrera badu astia".
Ibarretxek dio "hasieratik seguru" egon dela bera
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu