Ibarretxek dio norberaren identitatea defenditzea dela XXI. mendeko jarrerarik modernoena

2007ko irailaren 3a
13:50
Entzun
"Zeure identitatea edo kultura defenditzea da XXI. mendean dagoen modernoena". Hala esan du gaur Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzaren lehendakariak, Gasteizen, Arabako Nazioarteko Abesbatza Jaialdiko kideak hartu dituenean. "Geure etorkizuna eraiki nahi dugu, guk geuk erabakita. Izan ere, herrialdeok garena ez badugu defenditzen, ez baditugu defenditzen gure kultura eta euskara, noraezean dagoen itsasontzia izango gara XXI. mendean".

Errusia, Bielorrusia, Txekiar Errepublika, Polonia, Argentina, Peru eta Brasilgo abesbatzetako ordezkariak joan dira Ajuria Eneako harrerara, eta Ibarretxek "euskara Europako hizkuntzarik zaharrenetakoa" dela esan die, "nahiz eta, zoritxarrez, Europan oraindik ez den ofiziala; baina izango da". Euskal Herriak beste herrialdeei "begirunea" diela adierazi du, halaber.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.