Honakoa da Juan Jose Ibarretxe lehendakariak gaur goizean egin duen adierazpena:
“Bi gogoeta egin nahi ditut:
Lehendabizikoa egoera politikoari buruz, esateko atzo elkarrekin egon ginela udaletxeen aurrean, batez ere, biktimei gure solidaritatea adierazteko eta terrorismoaren kontra protesta egiteko. Atzo elkarrekin egon ginen, eta gaur ere elkarrekin egon behar gara Gasteizen, Donostian eta Bilbon. Zentzu horretan herritarrei dei bat egin nahi diet manifestaldietan egoteko, nahiz eta leloak ez onartu, han, manifestazioetan egoteko.
Bigarrenez, atzo, lehenengo momentutik Espainiako Gobernuak adierazi zuen atentatua ETAk egin zuela. Zentzu horretan, fede onez, egin genuen egin genuena; egin genituen adierazpenak. Baina, gero, egunean zehar, konfusioa zen nagusi, eta gaur autoriari buruz zalantza dago, eta zalantza daukagu. Zentzu horretan, nire eskaera da lehenbailehen gauzak argitzeko autoria jakiteko. Lehenik eta behin oso garrantzitsua baita justizia sozialaren aldetik biktimentzako, eta bestetik, balorazio politiko zuzena egiteko.”
Sarraskia Madrilen
Ibarretxek euskaraz egin duen adierazpena, hitzez hitz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu