Ibarretxek irabazi zuen eztabaida, inkesta baten arabera

2009ko otsailaren 26a
10:20
Entzun
Gizaker enpresak ETB2ko atzoko eztabaidaz 407 ikus-entzuleren artean egindako inkestaren arabera, Juan Jose Ibarretxe (EAJ) izan zen irabazlea. Haietako %52,7k jo dute EAJko hautagaia garaile.

Patxi Lopezen (PSE-EE) alde %6,7 alde azaldu dira, %6,3 Aintzane Ezenarroren (Aralar) alde, %6 Antonio Basagoitiren (PP) alde, %3,7 Unai Ziarretaren (EA) alde eta %1,7 Javier Madrazoren (EB) alde.

Ikus-entzuleek 0tik 10era 7,43ko balorazioa eman diote Ibarretxeri, 5,69koa Ezenarrori, 5,35ekoa Basagoitiri, 5,05ekoa Lopezi, 4,62koa Madrazori eta 4,34koa Ziarretari.

Eztabaidak %18,9ko audientzia izan zuen Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

D3Mko edo Askatasunako inor ez zuen gonbidatu ETBk. Espainiako Auzitegi Konstituzionalak baliogabetuak ditu bi haien hauteskunde zerrendak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.