Jaurlaritzaren Estatutu proposamena

Ibarretxeren Plana abertzaleen "pluraltasuna onartzeko gaitasun ezaren" adierazbide da PPren iduriko

2004ko abenduaren 30a
15:34
Entzun
PSE-EEk bezala, PPk osoko zuzenketa aurkeztu dio Jaurlaritzaren Estatutu proposamenari. Leopoldo Barreda legebiltzarkideak defenditu du PPren jarrera, eta esan du Gasteizko Gobernuaren ekimenak adierazten duela abertzaleek ez dutela euskal gizartearen pluraltasuna onartzen. "Abertzaleen porrota da, abertzaleek euskal gizartearen pluraltasuna onartzeko duten gaitasun ezaren isla", adierazi du.

Halaber, Ibarretxeren Plana "muturrekoa" dela nabarmendu du; hots, "independentziaren amildegiaren ertzeraino" daramatzala Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako bizilagunak, eta aurrera ateratzeko "Batasuna-ETAren babesa" behar duela, "independentzia tiroka defenditzen dutenena".

Jaurlaritzaren Estatutu proposamena ez dela Espainiako eta Europako konstituzioekin bateragarria erantsi du Barredak, eta azpimarratu du "Europa eta Espainia bakearen eta askatasunaren" bermeak direla.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.