Ibarretxeren plana eta Loiola abiapuntu dituen estatus bat proposatuko du EAJk

2016ko urtarrilaren 31
17:19
Entzun

2020. urtera arteko jardun politikoa zehazteko lanetan ari da EAJ, eta otsailaren 14an amaituko dute prozesu hori, Deia egunkariak zabaldu duenez. Batasuna eta Indarra izeneko dokumentua aurkeztuko du alderdiak, eta zirriborroaren xehetasun batzuk dira kazeta horrek argitaratutakoak.

Horren arabera, "Euskadi bidegurutze berri" batean dago, 1979ko estatutua agortutzat jota. Horregatik, uste du estatus berria "jada eraikitakoan" oinarritu behar dela. Agirian jasotzen denez, Espainiak "trantsizio berri bati" egin behar dio aurre, eta konstituzioaren erreforma horretan, EAJk "berriro aurkeztuko du 2011ko abuztuan erregistratutako ekinbidea, Euskal Herriaren autodeterminazio eskubidearen aitortzan oinarritua".

Proposamen horren abiapuntuak bi dira, Deia-ren arabera: 2004an Eusko Legebiltzarrak onartutako estatutu proposamena eta 2006an Loiolako bake elkarrizketetan adostutakoa. Estatus politikoaren zenbait ezaugarri zehazten ditu: "Euskadiren aitortza nazionala, erabakitzeko eskubidearen aitortza, bat egite askearena, epaile organoena eta Europako ordezkaritzarena".

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.