Ibarretxeri "planteamendua zehazteko" eskatu dio Diezek

2007ko uztailaren 24a
15:32
Entzun
Atzo Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzaren lehendakariak esan zuen "hurrengo lau urteetan behin betiko bakea" lortuko dela eta "mugimendu politiko handiak" egongo direla, eta gaur Rafa Diez LAB sindikatuaren idazkari nagusiak adierazpen horiek "zehazteko" eskatu dio. "Ezker abertzaleak eta guk, sindikatu bezala, uste dugu planteamendu zehatzen inguruan eta ez filosofia eta gauza abstraktuei buruz eztabaidatu behar dugula. Hori da herri honetan bizi dugun borroka giroa desagertzeko bide egokiena", adierazi du Diezek Euskadi Irratian egindako elkarrizketan.

Negoziaziorako aukera berria egokitzen bada, gizarteak "parte-hartze handiagoa" izan behar duela iritzio dio LABeko idazkari nagusiak, eta ezker abertzaleak berak gizartean babes handiagoa lortu beharko lukeela. "Negoziazio prozesuaren gakoetako bat gizarteak erakutsi behar duen indarra da".

Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuaren jarrera kritikatu du, eta Nafarroako Gobernua osatzeko gertatzen ari dena jarri du adibide gisa. "Nafarroan gertatu dena da Zapaterok azken bi urteetan egin duenaren adibide garbia. Are gehiago, bere jendea engainatzeko gai ere bada", esan du Diezek. Haren ustez, Zapatero "joko zikina" egiten ari da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.