Michele Alliot-Marie politikari eskuindarra Miarritzen (Lapurdi) jaio zen, duela 60 urte, eta gaur Frantziako Gobernuaren Barne ministro izendatu dute. Hain zuzen, kargu hori beteko duen lehen emakumea da.
Ibilbide politiko zabala du Alliot-Mariek. 1981. urtean Jacques Chiracek sortutako RPR alderdian sartu zen. 1983an Ziburuko (Lapurdi) Udaleko zinegotzi hautatu zuten lehen aldiz, eta hiru urte geroago Pirinio Atlantikoen departamenduko diputatu aukeratu zuten. 1986 eta 1988 bitartean, Chirac orduko Frantziako presidentearen bigarren gobernuan Hezkuntza saileko estatu idazkaria izan zen. , 1993tik eta 1995era, Edouard Balladurren eskuineko gobernuan Gazteria eta Kirol saileko ministroa izan zen.
Auzapez ere izan zen Donibane Lohizunen (Lapurdi), 1995 eta 2002 artean Alliot-Marie. Garai hartan, 1999an, RPR alderdiko presidente izendatu zuten.
2002tik 2007ra Defentsa ministro kargua izan du eta, besteak beste, Frantziako Armada profesional bihurtzeko eginkizuna hartu du beregain.
Ibilbide politiko zabaleko emakumea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu