Idoia Zenarrutzabeitiak uko egin dio CiU-EAJko hautagai izateari

2009ko apirilaren 18a
13:19
Entzun
Joseba Egibar EAJko Gipuzku Buru Batzarreko presidenteak gaur jakinarazi duenez, Idoia Zenarrutzabeitia EAJko kide eta Eusko Jaurlaritzako jarduneko lehendakariordea ez da Europako Legebiltzarrerako hauteskundeetan CiU-EAJ koalizioko hautagai izango, uko egin diolako. Haren izena alderdi jeltzaleko zerrendetan agertu da, afiliatuek proposatuta.

Ekainaren 7an izango dira Europako bozak eta EAJ hautagaiak aukeratzeko bigarren itzulia bukatzear da, Egibarrek gaur Radio Euskadin esan duenez. Ostiralean onartuko dituzte zerrendak.

CiU-EAJko bigarren zerrendaburua Izaskun Bilbao jeltzale eta Eusko Legebiltzarreko presidente ohia izango da, Egibarren esandakoaren arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.