Donostiako konpartsak eta Donostia Festak erakundea akordio batera irisi dira, eta igande arratsaldean 25 konpartsa aterako dira desfilean.
Joan den asteburuan bertan behera geratu ziren Donostiako konpartsek larunbatean eta igandean egin beharreko desfileak, eguraldi txarraren erruz. Hilabeteetako lana zapuztu zuen eguraldiak, eta egoerari nola aurre egin pentsatzen aritu dira geroztik konpartsak eta Donostia Festak erakundea.
Adostasun batera iritsi dira, eta konpartsen desfilea igande arratsaldean egingo dute, arratsaldeko bostetatik aurrera. 25 konpartsek parte hartuko dute. Aurreikusi bezala Bulebarretik aterako dira, eta Hernani, Askatasunaren hiribidea, Urbieta, Prim, Bergara, Idiakez, Gipuzkoa plaza, eta Legazpi kaleak zeharkatu eta gero Bulebarrean amaituko dute.