Nazio Batuen Erakundeko (NBE) Giza Eskubideen goi mandatari Louise Arbourrek Saddam Huseinen bi laguntzaile Barzan al Takriti eta Awad al Bander ez hiltzeko eskatu dio Irakeko Gobernuari, "zehatzago esanda, hango presidente Jalal Talabniri. NBEko Idazkari Nagusi berria den Ban Ki-Moonek eskariarekin bat egiten duela jakinarazi du, gainera.
Huseinen laguntzaileak gaur goizeldean hiltzekoak zirela zabaldu zen atzo, baina ez da hala izan. Diputatu batek esan duenez, igandean hilko dituzte.
1982. urtean, Dujailen, Husseinen kontrako atentatu saio baten ostean, 148 xiita hiltzeko agindu izana leporatuta zigortu dituzte hiltzera Al Tikriti eta Al Bandar.
Igandean hilko dituzte Saddam Huseinen bi laguntzaileak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu