32 urteko gizonezko bat hil zen igande goizaldean Beskoitze eta Lehuntze artean (Lapurdi), auto batek harrapatuta. Frantziako Polizia istripua ikertzen ari da.
Ustez 63 urteko gizonezko batek eragin zuen istripua, eta ondoren errepidean aurrera jarraitu zuen. Etxera heltzean eman zien ezbeharraren berri sorospen zerbitzuei.
Poliziak igandean atzeman zuen gidaria. Gidariaren aurkako prozedura zabaldu du epaileak eta gertatutakoa argitu bitartean autoa hartzeko debekua ezarri dio.
Igandean lagun bat hil zen Lehuntzen, auto batek harrapatuta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu