Igonek lan erreforma aplikatu nahi duela salatu du ELAk

2013ko uztailaren 8a
13:57
Entzun

Igon enplegu zentro berezia izan daiteke lan hitzarmenak agortu izana baliatuko duen lehen enpresetako bat. ELAk jakinarazi duenez, zuzendaritzak langileen ordezkariei esan die  lan baldintzak okertzeko asmoa duela, tartean soldatak eta lanaldia. Sindikatuaren arabera, langileetako batzuei langileen estatuak diona aplikatzeko asmoa du zuzendaritzak, eta gainerakoei, Espainiako lan hitzarmena.

ELAren arabera, halako zerbait egitea legez kanpokoa litzateke, enpresako lan hitzarmenean ultraaktibitatearen klausula ageri delako. 50 langilek egiten dute lan Igonen, eta enpresak lan erreforma aplikatzen badu, lanuzteak planteatuko dituela eta auzitegietara joko duela dio ELAk.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.