Igor Antonek senda agiria jaso du

2010eko irailaren 13a
17:30
Entzun
Igor Anton (Euskaltel-Euskadi) etxean dago, Barakaldoko Gurutzetako ospitalean senda agiria jaso ondotik. Asteburuan ebakuntza egin zioten ukondoan. Larunbatean erorikoa izan zuen Espainiako Vueltan, eta osaketa etxean jarraituko du orain.



Hamalaugarren etapa bukatzeko zazpi kilometro falta zirela erori zen Anton, Peña Cabargara bidean. Ukondoa hautsi eta zauri gogorrak egin zituen, eta berehalakoan utzi zuen lasterketa. Sailkapen nagusiko liderra zen, eta bigarrenarekiko, Vincenzo Nibalirekiko (Liquigas), 45 segundoko aldea zeraman.

Galdakoztarrak bi etapa irabazi ditu aurtengo Vueltan, eta bortz egunez jantzi du liderraren elastiko gorria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.