Guardia Zibilak Igor Maiora atxilotu du gaur Oiartzunen (Gipuzkoa), ohiko kontrol batean. Berri agentziek zabaldu dutenez, Espainiako Auzitegi Nazionalak hura aurkitzeko eta atxilotzeko agindua emana zuen, kale borrokagatiko epaiketa batera ez zelako agertu.
Aurrez, birritan behintzat atxilotu izan dute Maiora. 2006an atzeman zuten lehenengoz, bi kutxazaini su eman zielakoan, eta espetxean egon zen. 2007an berriro atxilotu zuen Ertzaintzak, arrazoi beragatik, baina orduan libre utzi zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak.
Igor Maiora atzeman du Guardia Zibilak Oiartzunen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu