Iñigo Lamarca EAEko Arartekoak ETAko presoentzat espetxe legedi orokorra aplikatu behar dela adierazi du gaur goizean, Radio Euskadin emandako elkarrizketa batean. Lamarcaren arabera, ETAk jarduera armatua amaitu du "balio demokratikoak basakeriaren gainetik jarri direlako". Horregatik, "penitentzia arloan egindako eskaeretan ere nagusitasun moral hori gailendu beharko litzateke".
Horrela, legediaren berrikuspena eskatu du, baita ETAko presoentzako lege zehatzak alde batera uzteko ere. "Guzti hori bateragarria da errespetuarekin eta terrorismoaren biktimen errekonozimenduarekin".
Bestetik, gizarteak "balio demokratikoak %100ean barnera ditzan" beharrezkoa da Lamarcaren ustez, "indarkeriaren bazterketa errotikako eta erabatekoarekin". Autokritika egiteko beharra ere nabarmendu du.