Pasa den ostegunean -Hego Euskal Herriko greba orokorreko egunean- "Ikasle Abertzaleek (IA) taldeak Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) eragindako kalteengatik" diru laguntzak eteteko eskatu du Juventudes Navarrasek. UPNko gazteon arabera, "unibertsitateko hormak margotu, su itzalgailuak jaurti, liburutegian nahasmenduak sortu eta ikasleei ikasgelan sartzea debekatu zien IAk".
"Ikasle Abertzaleak taldeak NUPen eragin zituen kalteen dirua berreskuratu arte laguntzarik ez emateko" eskatu du Sergio Sayas Juventudes Navarrasko presidenteak.
"Onartezina da unibertsitate publikotik diru laguntza jasotzen duen talde batek diru hori unibertsitatea suntsitzeko erabiltzea", Sayasen arabera.
NUP diru publikoarekin finantzatzen dela gaineratu du eta, "ondorioz, herritar guztiak ari dira erradikal batzuek egindako kalteak ordaintzen. Ezin dugu onartu unibertsitateak gai horren aurrean pasibotasunez jokatzea".
Greba orokorreko egunean, unibertsitatean kalteak eragin zituztenei espedientea ireki eta unibertsitatetik kanpo uzteko eskatu du Sayasek.
"Ikasle Abertzaleek greba egunean NUPen eragindako kalteengatik" diru laguntzak eteteko eskatu dute UPNko gazteek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu